"MAGIA eta ANTZERKIAREKIN istorioak kontatzen ditugu ..."
ITZAL Magia Antzerkia-n,magiatik
harago doazen
ikuskizunak sortzen ditugu.
Hunkitzeko, harritzeko
eta hausnarketara
gonbidatzeko gai diren istorioak
kontatzen ditugu.
Guretzat, magia ez dira
trikimailuak bakarrik...
Publikoarekin konektatzeko
antzerkia bizitzeko
eta zuzenekoaren emozioa
partekatzeko modu berezi bat da.
Ikuskizun bakoitza eszenarekiko, pertsonekiko eta ezinezkoak begirada berriak pizteko duen gaitasunarekiko pasiotik sortzen da.
Gure desiorik handiena da gurekin gozatzea,
une bakoitza sentitzea eta
une batez, denbora gelditzea.
Emozioak piztu, oroitzapenak sortu
eta emanaldi bakoitza esperientzia
paregabea izatea nahi dugu.
Ongi etorri nire mundu magikora.
Nire izena ITZAL da.
""Isiltasuna munduko ahots boteretsuena da"
ISILTASUN MOMENTU BAT, MUNDUA ALDATU DEZAKE
IKUSKIZUNA SORKUNTZA PROZESUAN
Ekoizopena: Itzal Magia Antzerkia
Proiektu hau 2017an sortzen da, Iban Algueak (Itzal Magoa ezaguta) MAGIAREN ikuspuntua aldatzea erabaki zuen AKTORE gisa eratuz, magia ikuspuntua aldatzeko eta ANTZERKIRA bihurtzeko, modu berri bat eraikitzeko.
Orduan, Samuel Santos musikariaren laguntzarekin, konpainia hau sortu dute eta honela aurkeztu dute:
ITZAL Magia - Antzerkia.
Iban Alguea, Itzal Magoa, magiaren eta antzerkiaren arteko elkargunean lan egiten duen sortzaile eszenikoa da.
11 urterekin hasi zen ilusionismoaren munduan, eta bere prestakuntza Ilusionismoaren Espainiako Elkartean eta Nafarroako Ilusionismo Elkartean osatu zuen. Gerora, Nafarroako Antzerki Eskolan egindako ibilbideak bere adierazpen artistikoa eraldatu zuen.
2017tik aurrera, ITZAL MAgia – Antzerkia garatzen du, magia protagonista izateari utzi eta narraziorako tresna bihurtzen den sorkuntza-ildo bat. Bere lanek eszena intimo eta poetikoa arakatzen dute, memoria, emozioa eta ikuslearekiko harremana erdigunean jarriz.
Bere lanak ez du trikimailuare bidez harritzea bilatzen, baizik eta haren ondoren geratzen den horren bidez.
Ez dira trikimailuak soilik... Istorioak dira.
“Harridurak, irudimenak eta ezinezkoak gizakia ezinezkoaren logika haustera eraman zuten, etorkizunerantz hegan egiteko; etorkizun hori, ordea, oraina da, eta une honetan bertan iragan bihurtzen ari da.”
HTML Website Generator